Sektorea · Klinikak

Ez daila ihes egin ez hitzordu bat ez dei bat

IA-dun ahots-laguntzaile bat eta txatbot bat, zure pazienteak 24/7 artatzen dabezanak: hitzorduak jaso, zalantzak argitu eta agendako hutsuneak murrizten dabez — kontsultan artatzeari itxi barik.

Txartelik barik · Iraupenik barik · Guk montatzen dotsugu

Arazoa

Klinika baten, galdutako dei bakotxa galdutako paziente bat da

Telefonoak ez dau geldialdirik, baina zu kontsultan zaoz. Eta artatzen ez dana, beste klinika batera doa.

Deiak artatzen zaozen bitartean

Paziente bategaz zaoz eta telefonoak jo eta jo. Ezin zara bi lekutan egon batera.

Ordutegitik kanpoko kontsultak

Jendeak arratsalde-gauean edo asteburuan eskatzen dau hitzordua, klinika itxita dagoenean.

Agenda hutsune eta ez-agertzeakaz

Berretsi bako hitzorduak eta agertzen ez diran pazienteek besaulki hutsak ixten dabez, berreskuratzen ez diranak.

Soluzioa

Zure klinika, beti artatzen

Zure tratamendu, ordutegi eta lan egiteko moduagaz entrenatutako IA. Zure klinikaren antza dauka, ez robot batena.

1

Telefono-laguntzailea 24/7

Zuk ezin dozunean hartzen dau telefonoa, hitzordua eta arrazoia jaso, eta ordenatuta ixten dotsu zuk berretsi baino ez daizun.

2

Txatbota weban eta WhatsApp-en

Tratamendu, prezio, kokapen eta eskuragarritasunaren zalantzak berehala argitzen dauz, edozein ordutan.

3

Gogorarazpen automatikoak

WhatsApp bidezko berrespenak hitzordua baino 48 eta 24 ordu lehenago, ez-agertzeak murrizteko eta agenda betetzeko.

Zer daukan barne

Kontsulta baten eguneroko lanerako pentsatua

Ez da bot generiko bat: zure klinikagaz entrenatzen da eta zure pazienteak dagozan lekuan integratzen da.

  • Hitzorduen jasotzea telefonoz, webez eta WhatsApp-ez.
  • Gogorarazpenak eta berrespenak automatikoak.
  • Ohiko zalantzen erantzunak (tratamenduak, prezioak, ordutegiak).
  • Larrialdien iragazketa eta zure taldera bideratzea.
  • Datuen tratamendua DBEO-aren arabera, dokumentatuta.
Norentzat

Bizkaiko klinika eta kontsultentzat

Hortz-klinikak

Ordutegitik kanpoko hitzordu-eskaerak eta lehen bisitak jasotzen dauz eta ez-agertzeak murrizten dauz.

Fisioterapia eta errehabilitazioa

Saioak eta gogorarazpenak kudeatzen dauz, eta ordutegi eta bonuen zalantzak argitzen dauz kontsulta eten barik.

Podologia, estetika eta besteak

Kontsulta errepikatuak artatzen dauz eta edozein ordutan antolatzen dau, bezero bat bez galtzeko.

Probatu arriskurik barik

Entzun zelan artatuko leukezan zure pazienteak

Zure klinikarako laguntzailea montatzen dotsugu eta 15 egun doan probatzen dozu zure benetako dei eta kontsultakaz.

Zalantza ohikoak

Ohiko galderak

Nire harrera ordezkatzen dau?

Ez: osatu egiten dau. Errepikakorra eta ordutegitik kanpo edo kontsultan zaozen bitartean heltzen dana estaltzen dau, zure taldea aurrean daukan pazientean zentratu daiten.

Robot antza dauka?

Ahots naturala erabiltzen dau eta zure klinikaren informazioagaz entrenatzen da, beraz zure tonu eta datuakaz erantzuten dau. Deitzen dabenen gehiengoak ez dau nabaritzen IA bategaz berbetan dabilela.

Datuen babesa betetzen dau?

Bai. Datuak DBEO-aren arabera tratatzen doguz, zure klinikaren hitzorduak eta kontsultak kudeatzeko bakarrik, eta dana dokumentatuta ixten dotsugu.

Nire antolatzeko moduagaz integratzen da?

Bai. Orain zelan lan egiten dozun egokitzen dogu (agenda, WhatsApp, telefonoa) hitzordua berresteko prest heldu daizun.

Zelakoa da 15 eguneko proba?

Zure klinikarako montatu eta 15 egunez benetan erabiltzen dozu, kosturik eta konpromisorik barik. Konbentzitzen bazaitu, aurrera; ezetz bada, kendu egiten da.