IA telefono-laguntzailea

Ez daila dei bat bez erantzun barik geratu

Adimen artifizialeko ahots-laguntzaile bat, zure negozioaren telefonoa 24/7 artatzen dauena, hitzorduak antolatzen dauzana eta nork deitzen daben iragazten dauena — telefonoa hartu edo inor kontratatu barik.

Txartelik barik · Iraupenik barik · Guk montatzen dotsugu

Arazoa

Galdutako dei bakotxa galdutako bezero bat da

Bertoko negozio baten, telefonoak ez dau geldialdirik… baina zuk bai. Eta artatzen ez dana, lehiara doa.

Ordutegitik kanpo

Arratsaldeetako, asteburuko edo ixten zaozen bitarteko deiak erantzun barik geratzen dira. Bezero horrek zerrendako hurrengoari deitzen dotsa.

Artatzen zaozen bitartean

Paziente bategaz, bezero bategaz edo konponketa bategaz zaoz eta telefonoak jo eta jo. Ezin zara bi lekutan egon batera.

Ekartzen ez daben deiak

Merkatariak, zalantza errepikatuak eta kontsultak, benetan fakturatzen daben lanari denbora lapurtzen dotsuenak.

Soluzioa

Zure ordez telefonoa hartzen daben laguntzailea

Zure oraingo zenbakiagaz integratzen da eta ahots naturalagaz erantzuten dau, zure negozioaren informazioagaz entrenatuta.

1

24/7 artatzen dau

Beti erantzuten dau, edozein ordutan, zure enpresaren tonu eta informazioagaz. Bezeroak ez dau inoiz erantzungailu hutsik aurkitzen.

2

Antolatu eta datuak jaso

Hitzorduak hartzen dauz, deiaren arrazoia eta kontaktu-datuak apuntatzen dauz, eta ordenatuta ixten dotsu zuk berretsi baino ez daizun.

3

Iragazi eta bideratu

Ohiko zalantzak argitzen dauz eta pertsona bat benetan behar dauena baino ez dotsu pasatzen zuri (edo zure taldeari).

Zergaitik Sortu

Zure negozioaren neurrira egina, ez txantiloi bat

Zure zerbitzu, ordutegi, prezio eta lan egiteko moduagaz entrenatzen dogu. Zure enpresaren antza dauka, ez robot generiko batena.

  • Zelan lan egiten dozun egokitzen da, ez alderantziz.
  • Ezagutza teknikorik barik: guk montatu eta mantentzen dogu.
  • WhatsApp-agaz integratzen da eta zure oraingo antolatzeko moduagaz.
  • 15 egun doan probatzen dozuz zure benetako negozioan, konpromisorik barik.
  • Hurbileko laguntza, hemen .
Norentzat

Telefonotik bizi diran negozioentzat pentsatua

Klinikak eta kontsultak

Ordutegitik kanpoko hitzordu-eskaerak jasotzen dauz, ohiko zalantzak argitzen dauz eta agendako hutsuneak murrizten dauz.

Tailerrak eta zerbitzuak

Matxurak eta aurrekontuak apuntatzen dauz eskuak lanpetuta daukazuzan bitartean. Deirik ez hutsera.

Dendak eta ostalaritza

Erreserbak, ordutegiak eta kontsultak unean artatuta, gainezka zaozenean edo itxita zaozenean be.

Probatu arriskurik barik

Entzun zelan entzungo litzatekeen zure negozioan

Laguntzailea montatzen dotsugu eta 15 egun doan probatzen dozu zure benetako deiakaz. Konbentzitzen bazaitu, aurrera. Ezetz bada, itxi, galderarik barik.

Zalantza ohikoak

Ohiko galderak

Robot antza dauka?

Ez. Ahots naturala erabiltzen dau eta zure negozioaren informazioagaz entrenatzen da, beraz zure tonu eta datuakaz erantzuten dau. Deitzen dabenen gehiengoak ez dau nabaritzen IA bategaz berbetan dabilela.

Telefono-zenbakia aldatu behar dot?

Ez. Laguntzailea zure oraingo zenbakira konektatzen da. Zuk erabakitzen dozu noiz sartzen dan: beti, ordutegitik kanpo bakarrik edo telefonoa hartu ezin dozunean.

Teknologiaz jakin behar dot?

Ezer be ez. Guk konfiguratu, entrenatu eta mantentzen dogu. Zuk hitzorduak eta abisuak ordenatuta baino ez dozuz jasotzen.

Zelakoa da 15 eguneko proba?

Zure negoziorako montatu eta 15 egunez zure benetako deiakaz erabiltzen dozu, kosturik eta konpromisorik barik. Konbentzitzen bazaitu, aurrera; ezetz bada, kendu egiten da.

Eta datuen babesa?

Datuak DBEO-aren arabera tratatzen doguz, zure negozioaren deiak eta hitzorduak kudeatzeko bakarrik. Dana dokumentatuta ixten dotsugu.