Ez da proiektu handi bat behar aldea nabaritzeko. Bost zeregin errepikakor honeek astero orduak jaten dabez eta automatizatu leitekez zure programak aldatu barik.
WhatsApp edo emailez berrespenak 48 eta 24 ordu lehenago. Ez-agertze eta hutsune gutxiago agendan, inork banan-banan deitu barik.
Eskaera edo inprimaki bat zure kalkulu-orrira edo kudeaketara bakarrik heldu daitela, eskuz kopiatu-itsatsi barik (eta horrek dakarzan akatsik barik).
Ordutegiak, prezioak, kokapena, eskuragarritasuna… Zure negozioagaz entrenatutako txatbot batek berehala erantzuten dau zure weban eta WhatsApp-en, 24/7.
Bisita edo aurrekontu baten ondorengo mezu automatikoak, interesatu bat denbora faltagatik hoztu ez daiten.
Deien, hitzorduen edo salmenten asteko laburpena, astelehenero prest, zuk prestatu barik.
Ez da dana batera egin behar. Denbora gehien lapurtzen dotsun zeregina aukeratu, automatizatu eta 15 egun doan probatzen dozu. Lana aurrezten badotsu, aurrera; ezetz bada, itxi.