Zure tresnak konektatu eta egunero egiten dozuzan eskuzko zereginak IA-gaz automatizatzen doguz — zu eta zure taldea benetan inporta eta fakturatzen dauenari ekin daizuen.
Txartelik barik · Iraupenik barik · Guk montatzen dotsugu
Datuak leku batetik bestera kopiatu, posta berberak bidali, eskaerak eskuz pasatu… zure eguna jaten daben lan ikustezina.
Orriak bete, datuak programa batetik bestera pasatu, gogorarazpenak banan-banan bidali. Fakturatzen ez daben orduak.
Zure weba, WhatsApp-a, agenda eta Excel-a ez dira alkarregaz berbetan, beraz zu zara zubia.
Dana eskuz doanean, zeozer ahaztu egiten da: eskaera bat, jarraipen bat, hitzordu bat. Eta horrek bezeroak kostatzen dauz.
Zuk ezer teknikorik ukitu barik. Zerk kentzen dotsun denbora esaten dozu eta guk montatzen dogu.
Zein zeregin errepikakorrek jaten daben denbora gehien eta automatizazioak non daukan eragin gehien detektatzen dogu.
Zure tresnak konektatu eta lan hori bakarrik egiten daben fluxuak sortzen doguz: abisuak, datuak, jarraipenak, txostenak.
15 egun probatzen dozu zure benetako negozioan. Lana aurrezten badotsu, aurrera. Ezetz bada, itxi, galderarik barik.
Negozio bakotxa desbardina da, baina ia beti dagoz kendu leitekezan zereginak.
Gogorarazpen, erreserba eta jarraipen automatikoak, hitzordu bat bez eta bezero bat bez galtzeko.
Aurrekontuak, «ibilgailua prest» abisuak eta parteen kudeaketa, eskuzko paperik barik.
Kopiatu-itsatsi gutxiago programen artean eta akats gutxiago: datuak bakarrik doaz.
Konpromisorik barik esango dotsugu zelan automatizatuko genduken. Eta 15 egun doan probatzen dozu zure benetako negozioan.
Ez. Ideia da daukazuna konektatzea (zure weba, WhatsApp, agenda, Excel…) alkarregaz lan egin daien, ez tresnak aldatzera behartzea.
Inondik be ez. Guk automatizazioak aztertu, montatu eta mantentzen doguz. Zuk zeregin batzuk denbora lapurtzeari itxi dotsuela baino ez dozu nabaritzen.
Bai, egia esan hor nabaritzen da gehien: zu edo talde txiki bat zarenean, berreskuratzen dozun ordu bakotxak asko balio dau.
Zer automatizatzen dogun araberakoa da, baina lehen automatizazioak egun gutxitan izaten doguz martxan.
Automatizazioa montatu eta 15 egunez benetan erabiltzen dozu, kosturik eta konpromisorik barik. Lana aurrezten badotsu, aurrera; ezetz bada, kendu egiten da.